XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); ez da aski, diote, epistemologiako galdekizun hau azkatzeko.

Usteak erdia ustel, dio esaera zaharrak.

Auzi honen erabidea ez da, Sartre`ren irizpidez, gizabakoitzak duen konortearen eremu mugatuan akitzen, beste Gizakiengandik isegitako jakingarria da-eta.

Zera esan gura du Sartre`k: nik ez dut neure bururik ziurki ta osorik hautematen, beste Gizakieri buruz naizelakoan baizen.

Ta beste Gizaki hook ere, batipat, beuren bururik ez dute hautematen Ni-Neu`ri buruz diralakoan ezik.

Hau da, Ni-neuk Besteok, eta Besteok Ni-neu aurrez aurre bakarrik nazagute ba-naizela.

Beraz, Nik eta Besteok batera ezagutzen dugu elkarren Izatea: Ni-neuk Besteok eta Besteok Ni-neu.

Horrenbesteren argibidea eskatzen ba`duzu, honela erantzungo dizu Sartre`k: Ni-neu izatekotan, Besteok Ni-Neu ba-naizela eta Ni-neu izaki naizela haintzat ematen duten heinean, horrenbestean bakarrik naiz Izate.

Horrezkeroz, Besteok Ni-neu ba-naizelakoan haintzat hartzen ba`naute, ba-naiz.

Baina Besteok nire izaterik haintzat hartu ez ba`lezate, Ni-neu ez nintzake Izate izango.

Berebat, Besteon izaterik Ni-neuk ere haintzat har ez ba`neza, beste hoiek ere ez lirake Izate izango.

Ni-neu eta Besteon arteko zubia, ba, horrela, eraikiko litzake, ta zubigintza horren iragantzeaz elkartuko gintzake Ni-neu ta Zu-zeu, bata bestearen Izatea ziurki ta ezpairik gabe jakiteko.

Honela dio Sartre`k: (67g. orr.), hara, Nahitanahiezkoa da Bestea nire Izaterako.

Horrenbestez, Besteok ditut nire Izatearen baldintzat.

Besteok baldin ba`dira Izate, Ni-neu ere ba-naiz.

Ni-neu, baldin ba`naiz Izate, Besteok ere ba-dira Izaki.

Euskal esaldia, horrezkeroz, ez litzake zuzen eta egoki honela esango: Ni naiz, bestela baizik: Ni natzaik, ni natzaizu, ni natzaio.

Eta, berebat, hi hatzait, zu zatzait, zuek zatzazkit, haiek zaizkit.

Edo, hobeto esan, ez da egoki ta hartarakotxea Izan aditza, Ekidin baizik (30) Jatorriz aditza edikin izan, edo metatesis delakoaren indarrez ekidin sortua izan.Euskeraz, behintzat, atzizki hau dugu: kidin.Horrela, egi-kidin, egin daitekena ta da.Ni ez naiz izan, ekidin baizik, Besteri buruz naizelako, Beraz, egiazko epistemologiaren arabera, honela esango genuke: .

Ukaldi batez baztertzen du horrela behin betikoz Sartre`k Descartes`en irakaspide neketsua ta asmagarria, dena ahalik eta gehien gutxiesten duela.

Ez da esaldi honen beharrik: gogaiera argitsua da.

Eta beste honen beharrik ere: gogaiera argitsuan Jainkoaren Izatea ageri da.

Descartes`en gogara, ba, maila edo urrats hoiek nahitaezko ta hutsezinak dira, Jainkoaren Izateraino igotzeko, ta Haren Izatea egiztatzeko.

Descartes`en iritzi hoiek alperrikakoak dira.

Bere auzi errexari Sartre`k , norkitasun-artea deritza.

8. Hiru Zoztor Oraingo ihardunaldi hau goragoko Gaitzustez eta Erabateko Moralbide sailen ondoren ipin daiteke.